Hemen III. Igande Digitalaren arauak ikus dezakezue, bukaeran izena emateko formularioa aurkituko duzu.
- IZENEMATEA.
G.A.E.ren egoitzan, Donostiako San Juan kaleko 27.ean, astelehenetik larunbatera arratsaldeko 5etatik 8rak arte eta lehiaketa egunean.Gainera, badago Elkartearen web orrialdean edo eta bestela gure eposta helbidera bidalitako idazki baten bidez izena ematerik.
Parte hartzea erabat dohainikoa da. - PARTE HARTZAILEAK.
Edozein moduko memoria txartela duen argazki kamara duen edonork parte har dezake. Lehiaketaren hasieran, parte hartzaileak aurrez identifikatutako CD bat hartuko du. 16 urte baino gutxiagoko adina duten lehiakideek haurrentzako kategoria berezian parte hartuko dute eta garaikurrak eskuratu ahal badezakete ere, ezingo dute saririk eskuratu. - LEHIAKETA NON ETA NOIZ.
Lehiaketa, Donostian egingo da, 2007ko irailaren 16an. - CDak eta GAIAK NON EMANGO DIRA, eta ORDUTEGIA.
Lehiaketarako gaiak zein CDak lehiaketa egunean emango dira, goizeko 9:00etatik 10:30ak arte, elkartearen egoitzan, hots, Donostiako San Juan kaleko 27an. - GAIAK.
Lehiaketarako gaiak lau izango dira. Lehiaketakoa ez den CD bat emango duen lehiakidea, lehiaketatik kanpo geratuko da. - AURKEZPENA.
Argazkiak tratatuta zein tratatu gabe aurkeztu ahal izango dira. JPG formatoan, zanpaketarik arinenean eta kalitaterik haundienean aurkeztu beharko dira. Gutxienez bi megapixelekoak izango dira. Kalitaterik haundiena eskatzen da, sarituta edo eta aukeratuta izan diren obrak paperera pasako bait ditugu, Erakusketarako. Argazkiak CDan grabatu ezin dutenek, irudiak aurrerago aipatu dendan iraultzeko aukera izango dute. Horretarako, CDa G.A.E.ren egoitzan ematerakoan, notatxo bat eman beharko dute, gai bakoitzean lehiaketarako aukeratutako irudia zein den azalduz.
Aipatu denda Foto Bizkor da, Donostiako Alde Zaharreko Narrika kaleko 15.ean dagoena. Telefonoa: 943- 422 126. - CDak NON eta NOIZ EMAN.
CDa, aukeratutako argazkiekin (lau argazkiekin, beraz: gai bakoitzeko bana eta ustekabeko irudia), irailaren 17tik 22ra G.A.E.ren egoitzan emango da, arratsaldeko 5etatik 8rak arte. - EPAIMAHAIA.
G.A.E.ko kideez osatu epaimahai batek aztertuko ditu. Hartuko duten erabakia aldaezina izango da eta berribideen zein Elkartearen web orrialdearen bidez ezagutaraziko da. - SARIAK
- saria.- Donostiako Udalak bi pertsonentzat emandako bidaia, gehi G.A.E.ren garaikurra.
- saria.- Donostia Kultura Festak bi lagunentzat emandako bidaia, gehi G.A.E.ren garaikurra.
- saria.- Asteburu bat landetxea batean bi pertsonentzat, GAE emandako saria.
- saria.- Asteburu bat landetxea batean bi pertsonentzat, GAE emandako saria.
- saria.- La Boule Jatetxeak bi pertsonentzat emandako bazkaria.
- saria.- La Boule Jatetxeak bi pertsonentzat emandako bazkaria.
- saria.- D.V.ren Garaikurra eta Ayestaran Bitxidendak emandako ordularia.
- saria.- D.V.ren Garaikurra eta Ayestaran Bitxidendak emandako ordularia.
- saria.- Ayestaran Bitxidendaren ordularia.
- saria.- Ayestaran Bitxidendaren ordularia.
Honez gain, Domecq Bodegek “Alcorta’’ren “Magnum’’ botila bana emango die sailkapeneko lehenengo hamarrei.
Londres hotelak emandako sari berezia.
Txillida-Leku Museoaren sari berezia.
ONCEk emandako sari berezia.Lehiakide batek ezingo du sari bat baino gehiago irabazi.
Haurrentzako garaikurrak:
- Donostia Irratiaren garaikurra.
- Localiaren Garaikurra.
- 40 Principalesen garaikurra.
- G.A.E.ren garaikurra.
- G.A.E.ren garaikurra.
- G.A.E.ren garaikurra.
Haurrentzako sailan parte hartu eta lehiaketako argazkiak dauzkan CDa entregatu dutenen artean Udaleko Gazteria, Hezkuntza, Lankidego eta Giza Eskubideetako ordezkaritzak emaniko bi kamara digital zozketatuko dira.
- ERAKUSKETA ETA SARI BANAKETA.
Aukeratutako zein saritutako argazkiak, abenduaren 15.etik 31.era G.A.E.ren egoitzan egingo den erakusketan erakutsiko dira. Erakusketa, astelehenetik ostiralera arratsaldeko 5etatik 9ak arte egongo da zabalik, eta larunbatetan 5etatik 8ak arte. Erakusketaren inauguraketa eta sari banaketa abenduaren 15an egingo da, arratsaldeko 8etan. Aukeratutako zein saritutako obren egileeri pertsonalki sarien berri emango zaie. - BESTEAK.
Argazki irabazleen kopiak G.A.E.ren fondora pasako dira. Elkarteak, irudi horiek erakusteko eskubidea izango, kasu bakoitzean egilearen izenaren berri emanaz eta egileari bere irudia non erakutsia izan den jakin araziz. Lehiaketaren babesleek irudiak promozio helburutarako erabili ahal izango dituzte, oraingoan ere egilearen izena azalduz. Halere, egileak ez du beste eskubiderik izango eta ez du inolako dirusaririk hartuko.Erakusketarako aukeratutako argazkiak Donostiako Kultura Festak-i emango zaizkio eta honek Hiriaren aldeko promozio lanetan erabili ahal izango ditu, betiere egilearen izena azalduz. Lehiaketan parte hartu dutenen zehaztasunak G.A.E.k erabili ahal izango ditu Lehiaketa berrien zein argazkigintzari buruzko ekimenen berri bidaltzeko. Badago gure orrialdean lehiaketa honen arauak eskuratzerik. - OHARRAK.
- Argazkiak baloratzerakon, nola egin diren begiratzeaz gain orijinaltasuna, espontaneitatea zein egokitasuna begiratuko dira. Beraz, ez da kamara edo eta ekipo ez garesti ez punta-puntakorik beharko.
- Aurkeztutako argazki guztiak Lehiaketan eginak izan beharko dute. Irabazleen kasuan, Antolatzaileek kamararen artxibategi originalak eskatzeko eskubidea izango dute.
- Saritutako, aukeratutako eta lehiketako argazkirik onenekin osatutako CD bana lehiaketan parte hartu duen bakoitzari bidaliko zaio.
- Lehiaketan parte hartzeak, arau hauok onartzea dakar, eta berdin Antolatzaileek ezinbestean egin beharko litzuketen aldaketen kasuan.
Lehiaketa parte hartuz gero, oinari guzti-guztiak onartu beharko dira.
La participación en el concurso supone la aceptación de las bases.
Babesleak / Patrocinan
Laguntzaileak / Colaboran