Nagore Legarreta argazkilariak urtebete pasa du Urumea ibaiari argazkiak egiten, eskuz eraikitako kamera estenopeikoekin. Testigantza ezberdinak entzunez, ibaiaren inguruko bizipen, ikuspegi eta emozio ezberdinak jasotzen ditu dokumentalak, Urumea bailarako biztanleek ibaiarekin duten erlazioa urazaleratuz. Nola ikusten dugu ibaia eta nola ikusten gaitu hark gu? Dokumentala Beñat Iturriozek (Bira produkzioak) zuzendu eta gorpuztu du, esperientzia honi estruktura narratibo bat emanez. Dokumentala Hernaniko Udalaren Sormen Bekaren laguntzaz osatu zen 2021 urtean. Proiekzioaren ondoren Beñat eta Nagorek dokumentala osatzeko esperientzia partekatuko dute bertaratzen direnekin. Dokumentala euskaraz osatu da eta gaztelerazko subtituluak ditu.
Non: Gipuzkoako Argazkilari Elkartean, San Juan Kalea 27, Donostia
Noiz: Abenduak 2, 19:00tan Sarrera librea lekua bete arte Kontaktua: |
Dónde: Sociedad Fotográfica de Gipuzkoa, San Juan Kalea 27, Donostia
Cuándo: 2 de diciembre, 19:00 Entrada libre hasta completar aforo Contacto: |