HAIZEAREN ORRAZITIK USOARA

TOPAGUNEA:  HAIZEAREN ORRAZIA

EGUNA : 2016/06/18

ORDUA: 17:00

GUTZI GORA BEHERA IRAUNGO DU : 4 ORDU

IBILALDIAREN PREZIOA: 20€ partaide bakoitzeko (10€ Gipuzkoako Argazkilaritza Elkartearen bazkide ba zara). Ibilaldian zehar jan ta edateko zerbait dago barne.

Ibilaldiak gazteleraz egingo diren  arren, SFG-GAEk ahal duena egingo du gutxienez euskaraz dakien begirale bat jartzeko.

  • Ibilaldi honetan bidean aurkitzen ditugun eskulturei buruzko informazioa emango dugu. Oteizaren mailako egileak daude irudikatuak, Basterrechea, Chillida…Gogorarazi nahi dizuegu Basterrechea Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko ohorezko bazkide dela.
  • Haizearen Orrazian hasiko dugu ibilaldia, Antiguoko auzoan, eta Pakearen Usoan bukatu, Groseko auzoan. Halaber Miramar jauregira sartuko gara, Kontxako pasealekuan zehar joango gara, eta Alderdi Eder, Nautikoa eta Udaletxea zeharkatuz, Paseo Berrira igoko gara.
  • Ibilaldia bukatzean, mokadu bat hartuko dugu.

 

BOTON IZENA EMAN

OHARRAK

  • Argazki ibilaldi guztiak SFG/GAEko bazkideek gidatuak izango dira.
  • Ibilaldi bakoitzerako partaide kopuru handiena 20 pertsonakoa da (Chillida Lekurako 40koa).
  • Inskribatze ordena mantenduko dugu, banku transferentzi bidez ordainketa egindakoan gauzatuko dena.
  • Ibilaldiren bat bertan behera gelditzen bada, parte-hartzaileei gutxienez astebeteko epean jakinaraziko zaie. Epe berbera erabiliko da aurreikusitako ibilaldiaren aldaketa jakinarazteko. Hori gertatuko balitz, apuntatu daudenak baja emateko aukera lukete eta inskripzioaren dirua itzuliko litzaieke.
  • Eguraldi-iragarpen oso txarra izan ezean, ez da ibilaldirik bertan behera utziko.
  • Behin ibilaldia ordainduz gero, dirua ez da itzuliko ez bada frogatu daitekeen ezinbesteko zergati bat dela eta.
  • Ibilaldi guztietarako erropa eta oinetako erosoak eramatea komeni da.
  • Ibilaldi guztietarako, interesgarria litzateke eguraldi-irgarpena begiratzea, euria bada babestekoak hartu ahal izateko.
  • SFG/GAEk ez du inongo ardurarik ekintzan zehar pertsonen ondasunek edota pertsonek jasan ditzaketen kalteekiko. Parte-hartzaileak izango dira berauen eta beraien argazki ekipoen osotasunaren arduradunak. Halaber, ekintzan zehar, beraien edota hirugarrenei sortu dakieken edozein kalteren arduradun dira.

 

PASEO 3 TOPAGUNE

 

footer paloma