JABI SOTO BIO.

Artearen Historian lizentziaduna, Euskal Herriko unibertsitatean (2007). Hor, Argazkigintza eta Postmodernitateari buruzko ikerketa aurkeztu ondoren Ikasketa Aurreratuen Diploma lortu nuen (2010). 1990 ezkeroztik ikasi eta praktikatu dut argazkigintza, prozesu fisikokimikoetan enfasi berezia jarriz, bai belzte zuzenean eta batez ere errebelatu kimikoan. Azkenik, argazkien kontserbazioarekiko interesa izaten hasi nintzen, hori izanik azken urteetan nire lana garatu dudan esparrua.

Urte batzuz argazkigintza ikasi eta praktikatu ondoren, argazkigintzarako sentitzen nuen erakarpenak, lehendabizi, Artearen Historia lizentziaturaren bidez bere gaitasun estetiko bisualari buruz hausnartzera bultzatu ninduen. Aldiz, matematikaren misterioak eta espazioarekin eta denborarekin duen bere erlazioak, argazkien zainketa eta kontserbazio kurtso eta lantegi batzutan matrikulatzera eraman ninduen (2006-2010). Hor deskubritu nuen argazkia, imajina eta euskarriaren arteko baturaren ikusmoldearen inguruko guztia oso estimulatzailea zaidala.

Kurtso gehiagotara joan eta Arabako Lurralde Historikoko Artxiboan hasi nintzen lanean. Hor ondare diren argazki materialeekin kontaktuan egoteko aukera izan nuen, eta beharrezko teoriaz haratago, dokumentu hauen inguruko benetako arazoez konturatu. Honela, nire formakuntza osatzen ari naiz, kurtsoetara joanez, eta espezializatutako literatura eta online baliabideak irakurriz.