POSITIBATZE MASTER CLASS

JOSE LUIS IRIGOYENEKIN

Laborategiko positibatze lanari buruzko Masterclassa. Materiale eta erabileraren hastapena. Positibatze basiko eta aurreratua.

 

KURRIKULUMA:

www.eibar.org/blogak/irigoien

Argazkilari hau afizionatua da eta Bilbon jaio zen 1946an.

Berak ikasita, hamazazpi urtekin hasi zen argazkiak egiten, eta orain teknika guztiak menperatzen ditu, bai modernoak eta bai antzinakoak. Formatu guztiak erabiltzen ditu: 35mm, erdi tamainuko 4,5 x 6 eta formatu handia 9 x 12 bai analogikoa bai digitala.

Eibarren bere Laborategia eta Estudioa partikularrak dauzka. Santurtziko Bihotz Gaztea, Eibarko Klub Deportibo Argazki Taldea eta Gipuzkoako Argakilarizaren Elkarteko bazkidea da.

Urte dexente Eibarko Udalaren Kultura batzordearen aholkularia izan da erakusketa prestakuntzan.

Argazkilaritzaren irakasle moduan ikastaroa asko egin ditu leku ezberdinetan: Santurtzi, Portugalete, Eibar, Elgeta, Bergara, Arrasate, Oñati, Elorrio, Legazpia, Mutriku, Beasain eta abar, bai euskaraz bai gastelaniaz

Erakusketa aipagarrienak: Bartzelonan (batzuk, 2 Argazkilaritzaren Udaberrian), Madrilen, Vigon (2), Logroñon, Valladoliden, Zaragozan, Bilbon (batzuk), Donostian (batzuk), Iruñan, Nafarroan zehar (17 herritan), Gasteizen (batzuk) Valenca do Minhon ( Portugal) ( 2), Nazioarteko zirkuitoa euskal itsasertzean ( Baiona, Biarritz, Donibane Lohitzun, Urruñe, Bidart ) Santurtzin (batzuk), Portugaleten, Sestaon, Hondarribian, Barakaldon, Eibarren ( batzuk), Soraluzen (batzuk), Arrasaten, Bergaran, Tafallan, Antequeran, Cordoban, Oiartzun, Oñatin, Beasainen (batzuk), Ermuan, Teruelen, Deban (4), Orion, Montcada y Reixac (2), Balmasedan, Sant Adriá de Besós, Sodupen, Igualadan, Iruinean 09, Donostian 2010, Malagan 2011 eta 2012, Calellan 2012, Eibar 2013 (antologikoa) Puerto Real (Cadiz), Palma de Mallorca, Albacete, Vilassar de Dalt , Crevillent eta abar eta gainera beste erakusketa asko taldeka.

Lehiaketa askotan ibilia da eta sari eta argazki hautaketa asko lortu ditu, bai Estatu mailan eta bai naziaorteko mailan, bai hemen eta bai atzerrian.

Une honetan 3.900  argazki baino gehiago ditu erakusketarako prest, teknika ezberdinez eginda, ondo sailkatuak eta 40 x 50 passpartoutpean

Bildumak:

  1. Papirolak (z/b) 84
  2. Marocco (z/b) 90
  3. “Colorvir” (batzuk) Urte ezberdinak
  4. “Urdinez erretratuak” 92
  5. Portugal (z/b) 92
  6. Bilutsiak (batzuk) (z/b) Urte ezberdinak

  7. Bilutsiak colorvir (batzuk) Urte ezberdinak
  8. “Colorvir” erretratuak (batzuk) Urte ezberdinak
  9. Yugoeslavia (z/b) 94
  10. Nafarroako Bardeak ( 2 ) z/b eta margotuak 85 y 95
  11. Paris 95
  12. Gizonezko bilutsiak(z/b) 96
  13. Gizonezko bilutsiak colorvir 97
  14. Cuba (b/n) 97
  15. Barcelona (b/n) 98
  16. Mendiak eta lainoak (z/b) 98
  17. Guggenheim colorvir 99
  18. Praga (z/b) 99-2000
  19. New York (z/b) 2000
  20. Times Square (N.Y.) Kolorez 2000

  21. Saharauien kanpalekuak (z/b) 2001
  22. Senegal (z/b) 2001
  23. Egipto (z/b) 2002
  24. Cabo Verde.2003
  25. Vietnam 2005 zuri eta beltzez
  26. Biluziak goiko argitan
  27. Jordania
  28. Samurtasun ibilbideak
  29. Lanzarote
  30. Larrua
  31. India
  32. Diamela
  33. Emakume beltza baten erretratuak
  34. Baltiko
  35. Biluts beltzak
  36. Argillun
  37. Z
  38. Loreak
  39. Ebakinak

Horrez gain argazki bakarka edota bilduma txikiaz argazki asko dauzka garai, gai eta teknika ezberdinetan: bikromatuta goma, cibacrhome, argazki margotua………

Beste alde batetik zazpi argazki liburu editatuta dauzka http://www.blurb.es/bookstore (irigoien bilatu)

 

3285375468_7a779836c0_o