BEGIRADA BERRIAK

17 artistek bidali dizkigute beraien lan berriztatzaileenak begirada berrien lehiaketa honetan parte hartzeko, oso maila altua duten lanekin. MILESKER ETA ZORIONAK ZUEN LANAGATIK!!
Dena den, proposamen irabazle bakarra eduki dezakegu, eta oraingoan ASIER GARMENDIAren lana izan da, bere oUR Donostia bildumarekin.
ZORIONAK ASIER.

Hemen duzue bere web orrialdea: www.asiergarmendia.com

Hona hemen autoreak berak nola deskribatzen duen bere bilduma:

Historian zehar Donostiako itsasoak edertasuna baino gehiago eman dio hiriari: zaintzen gaituen lehen babesa, gure urdailak bilatzen zuen despentsa, joko zelaia, baita igandeetan jateko mahaia ere. Ur iturri agortezina gatz ukitu batekin. Donostia toki bakarra eta berezia bihurtu duen zapore kolpe neurtua.

Donostiatik beti itsaso aldera begiratu eta miretsi egiten baita. Horregatik, hiria nola ikusten duen erakusteko bere lekuan jarrita keinu bat egin nahi izan diot. 2016ko Europako Kultur Hiriburutzaren aitzakiarekin Donostiako leku nabarmenenak erretratatu ditut elementu likido horren barrutik. Bera gabe, hiri hau askoz ere motelagoa izango bailitzateke.
oUR Donosti bildumaz nik gozatu dudan adina gozatzea desio dizuet.

footer nuevas miradas

nuevas miradas eusk

 

LAGUNTZAILEAK:

colaborador02 Logo cuadrado exp fuera

 

 

 

 

 

 

 

DIRU LAGUNTZAILEAK:

footer con patrocinadores generales