Juana Mari Gallastegik bere lana aurkeztuko digu: ESKUEKIN BEGIRA, argazkigintzara beste zentzuekin gerturatzeko era bat.
Berorrek honela azaltzen digu:
1974ean hasi nuen ibilbidea argazkigintzaren esparruan.
IKERKETA BATEN HASTAPENA
…Gela ilunean likido eta paperekin “endredatzen” ibiltzen nintzen. Hasieran nahi nuena zera zen, argazki euskarri horiek ezarritako aukerez gain beste aukera batzuk eskaintzea.
Zer izkutatzen zuten emulsioek, imajin bihurtutako erantzun kimikoaz gain? Besterik ba te zegoen?
Raschiare edo gainazala urratzearen prozesua erabili nuen, ohartuz txuri beltzean inprimatuta zegoen imajinaren azpian berriro imajina ageri zela baina sepia kolorean (biratu beharrik gabe).
Prozesu horrekin lortutako emaitzak oso pozgarriak izan ziren, ez soilik aurkikuntza bera baizik eta sormenaren bidean aukera bat eskaintzen zuelako.
Txuribeltzeko paperarekin emaitzak lortu banituen, ze aukera nituen plastifikatutako koloretako paperarekin?
PUNTILLISMOA
Kontutan izan behar da teknika honekin ez dugula lientzo batean lan egingo, baizik eta taula, kartoi, etab.etan, eta bere aplikazioa oso delikatua dela mikrak dituen azalera batean egiten baita lan. Prozesua arrisku handikoa da, koloreak eransten dituen pinturaren kontra argazkiak dituen koloreak erabiltzen baitira.
Teknika guzti horiek eta berauen prozesuek esperientzia positibo eta negatiboak erakusten dituzte, hau da, zer egin behar den eta zer ez. Eta bide horretan argazki paperak “jasan” ditzakeen materiale eta prozesuak aurkitzen dira.
Baina, ze eragin dauka paperaren manipulazio horrek, imajinaren iraupenean?
1974ean hasitako esperientziaz ari gara hizketan. Deskribatutako teknikekin prozesatutako argazkiak gaur egun berdin berdin mantentzen dira.
ESKURATUTAKO ESPERIENTZIA ETA ITSUTASUNA
1983an, raschiare, iodo, puntillismo teknikak menperatzeak sormen handiko argazkiak egiteko gaitasuna eman zidan, pintura eta marrazkiarekin gertutasuna dutenak argazkiaren esentzia galdu gabe.
Urte horretan nire ama, kataratak zituelako, bista galtzen hasi zen. Operazioa ezin zen egin eta epe motzean bere ikusmena gutxieneko batera mugatu zitzaion. Orduan hasi nintzen itsua izatearen konzientzia izaten eta konturatzen itsuek erakusketetan ez zutela parte hartzen. Eta horrel erliebea zuen lehen argazkia egitera.
DIRU LAGUNTZAILEAK: