Michel Raneroren eskutik urpeko argazkigintza mundura gerturatuko gara. Hitzaldi honetan, Mitxelek urpeko argazkigintzan duen esperientziari buruz hitzegingo dugu eta bere argazki adierazgarrienen aurkezpena egingo digu.
Michel Ranerok 12 urte daramatza urazpian argazkiak ateratzen, batez ere Kantauri itsasoan, baina baita Costa Rica, Cuba, Maldivak edo Egiptoko itsasoetan ere.
Gaur egun Euskal Herriko urpeko ihardueren federazioko imajin departamentuko arduraduna da, eta Open eta urpeko argazki txapelketa ofizial anitzetan parte hartu du. Azpimarratu beharrekoa 2013. urteko Espainiako Urpeko Argazkigintza Txapelketan izan zuen parte-hartzea.
Hitzaldi hau antolatzerakoan, Donostiako Aquariumaren laguntza izan dugu.