BAKEA ERAIKITZEN

Argazkihiriaren ekintza ezberdinen artean, haurrek aktiboki parte hartzeko moduko ekintza bat antolatu dugu.

Ekimen horren helburua, argazki mural baten bidez, haurrekin pakearen gaia lantzeko aukera ematea da.

Haurrei, pakea irudikatuko duten argazkiak egitea eskatuko zaie: pakea zer den beraientzat, nola sentitzen duten, nola ikusten duten. Barneko pakea erakusten duten erretratuak. Paisaia lasai eta bareak. Itsaso barea, lagunak jolasean, maitasun muxuak, maitasun besarkadak, jendea pasiatzen, besoak zabalik, irrifarreak, musika, pintura,,, Biolentzia arbuiatzea, gerren aurrean elkartasuna adieraztea. Pakeari buruzko edozein ideia.

Haurrek emandako banakako imajinak erabiliz pakea era abstraktuan sinbolizatuko duen imajin berri bat eraikiko da, mosaiko mural bat osatuz. Hizki larriz osatutako PAKEA, gure bizitzan hizki xehez osatutako pakea-ren alde egin dezakegunaren batura bezela bultzatu nahi da. Haurrei mezua zabaldu, beraien ekintzekin ere pakea eraiki daitekenaz konturatu arazteko. Pakearen alde lan egiteko era bakarra, norberak bere egunerokotasunean egin dezakeena dela adieraziz.

Hori dela eta ikastetxeen parte-hartzea eskatu nahi genizueke, zuen ikasleak era aktiboan parte hartzera animatuz. Bestalde, geletan pakeari buruz hitzegiteko aitzakia izan dadila espero dugu.

Gipuzkoako Argazkilari Elkartekoak gure esku dagoen guztiarekin laguntzeko prest gaude, bai ekimena burutu aurretik bai ondoren. Laguntza beharko bazenute, egokiena iruditzen zaizuen bidea erabiliz Gipuzkoako Argazkilari Elkartearekin kontaktuan jar zaitezkete.

Murala ekaineko lehen larunbatean La Bretxa merkataritza guneko kristaleran aurkezteko asmoa daukagu.

 

ESKOLA LAGUNTZAILEAK:

 

colegios mosaico 3

DIRU LAGUNTZAILEAK:

footer con patrocinadores generales

 

 

footer mosaico