DATORREN 29AN, BIGARREN GRKT .

Datorren urriaren 29an, larunbata, Elkartean antolatu dugun bigarren euskal GRKT egingo dugu. Oraingo honetan Hernani eta Urnietaren arteko mugan dagoen Mulisko Gaina deritzan aurrehistoriako hilerrira joango gara. Hilerria cromlech ikusgarri pare batek, “zista» bikoitza deritzan batek eta trikuharri batek osatzen duten, besteak beste, paisaia paregabea duen gune batean. GRKTren ordutegia hurrengo hau izango da: larunbatean, goizeko 8,30tan, Donostiako Anoetako “Santi» hotelaren aurretik irtengo gara, bertatik Urnietako Besabio izeneko bentaraino heltzeko ( 9etan, gutxi gora behera). Besabiotik, oinez, ordu beteko bidea egin ondoren Mulisko Gainera helduko gara.( 10etan) Bertan ordu t’erdi argazkiak egiten eman ondoren( 11,30), Besabiora itzuli ( 12,30) eta Donostiara bueltatuko gara (13,30). Bidea lurrezko pista bat denez, beharrezkoa izango ditugu botak erabiltzea. Norbait “dron» deritzanaren bidez argazkiak egiteko gauza bada edo eta bestela “angelu zabaleko» optikak baditu, Mulisko Gainean erabiltzeko aukera berezia izango du. Jakina, deialdia euskaraz dakien edo ikasten ari den edonorentzat egina da. Izen ematea , elkarteko e-mailaren bidez ( sfg@sfg-ss.com ) edo eta bestela telefonoz ( 943 42 1386) hartzen ditugu. Lehen bait lehen, mesedez, zenbat kotxe izan beharko ditugun garaiz kalkulatzeko.

Anima zaitezte!

KDD_logo_1024_web

0 comentarios

Dejar un comentario

¿Quieres unirte a la conversación?
Siéntete libre de contribuir

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *