JOSE LUIS IRIGOYENEKIN
Laborategiko positibatze lanari buruzko Masterclassa. Materiale eta erabileraren hastapena. Positibatze basiko eta aurreratua.
KURRIKULUMA:
Argazkilari hau afizionatua da eta Bilbon jaio zen 1946an.
Berak ikasita, hamazazpi urtekin hasi zen argazkiak egiten, eta orain teknika guztiak menperatzen ditu, bai modernoak eta bai antzinakoak. Formatu guztiak erabiltzen ditu: 35mm, erdi tamainuko 4,5 x 6 eta formatu handia 9 x 12 bai analogikoa bai digitala.
Eibarren bere Laborategia eta Estudioa partikularrak dauzka. Santurtziko Bihotz Gaztea, Eibarko Klub Deportibo Argazki Taldea eta Gipuzkoako Argakilarizaren Elkarteko bazkidea da.
Urte dexente Eibarko Udalaren Kultura batzordearen aholkularia izan da erakusketa prestakuntzan.
Argazkilaritzaren irakasle moduan ikastaroa asko egin ditu leku ezberdinetan: Santurtzi, Portugalete, Eibar, Elgeta, Bergara, Arrasate, Oñati, Elorrio, Legazpia, Mutriku, Beasain eta abar, bai euskaraz bai gastelaniaz
Erakusketa aipagarrienak: Bartzelonan (batzuk, 2 Argazkilaritzaren Udaberrian), Madrilen, Vigon (2), Logroñon, Valladoliden, Zaragozan, Bilbon (batzuk), Donostian (batzuk), Iruñan, Nafarroan zehar (17 herritan), Gasteizen (batzuk) Valenca do Minhon ( Portugal) ( 2), Nazioarteko zirkuitoa euskal itsasertzean ( Baiona, Biarritz, Donibane Lohitzun, Urruñe, Bidart ) Santurtzin (batzuk), Portugaleten, Sestaon, Hondarribian, Barakaldon, Eibarren ( batzuk), Soraluzen (batzuk), Arrasaten, Bergaran, Tafallan, Antequeran, Cordoban, Oiartzun, Oñatin, Beasainen (batzuk), Ermuan, Teruelen, Deban (4), Orion, Montcada y Reixac (2), Balmasedan, Sant Adriá de Besós, Sodupen, Igualadan, Iruinean 09, Donostian 2010, Malagan 2011 eta 2012, Calellan 2012, Eibar 2013 (antologikoa) Puerto Real (Cadiz), Palma de Mallorca, Albacete, Vilassar de Dalt , Crevillent eta abar eta gainera beste erakusketa asko taldeka.
Lehiaketa askotan ibilia da eta sari eta argazki hautaketa asko lortu ditu, bai Estatu mailan eta bai naziaorteko mailan, bai hemen eta bai atzerrian.
Une honetan 3.900 argazki baino gehiago ditu erakusketarako prest, teknika ezberdinez eginda, ondo sailkatuak eta 40 x 50 passpartoutpean
Bildumak:
- Papirolak (z/b) 84
- Marocco (z/b) 90
- “Colorvir” (batzuk) Urte ezberdinak
- “Urdinez erretratuak” 92
- Portugal (z/b) 92
-
Bilutsiak (batzuk) (z/b) Urte ezberdinak
- Bilutsiak colorvir (batzuk) Urte ezberdinak
- “Colorvir” erretratuak (batzuk) Urte ezberdinak
- Yugoeslavia (z/b) 94
- Nafarroako Bardeak ( 2 ) z/b eta margotuak 85 y 95
- Paris 95
- Gizonezko bilutsiak(z/b) 96
- Gizonezko bilutsiak colorvir 97
- Cuba (b/n) 97
- Barcelona (b/n) 98
- Mendiak eta lainoak (z/b) 98
- Guggenheim colorvir 99
- Praga (z/b) 99-2000
- New York (z/b) 2000
-
Times Square (N.Y.) Kolorez 2000
- Saharauien kanpalekuak (z/b) 2001
- Senegal (z/b) 2001
- Egipto (z/b) 2002
- Cabo Verde.2003
- Vietnam 2005 zuri eta beltzez
- Biluziak goiko argitan
- Jordania
- Samurtasun ibilbideak
- Lanzarote
- Larrua
- India
- Diamela
- Emakume beltza baten erretratuak
- Baltiko
- Biluts beltzak
- Argillun
- Z
- Loreak
- Ebakinak
Horrez gain argazki bakarka edota bilduma txikiaz argazki asko dauzka garai, gai eta teknika ezberdinetan: bikromatuta goma, cibacrhome, argazki margotua………
Beste alde batetik zazpi argazki liburu editatuta dauzka http://www.blurb.es/bookstore (irigoien bilatu)