MASTERCLASS-ERAKO PLAZAK BETERIK DAUDE. HITZALDIRA JOAN ZAITEZKE, NAHI EZKERO. MILA ESKER
Ekainaren 24 eta 25ean, Thais R. Varela izango dugu gure artean, bere izen artistikoaz ezagunagoa dena, “AZULCLARITOCASIBLANCO”. 24ean asistentzi libreko hitzaldi bat izango dugu eta 25ean egun osoko “master class” bat.
Azulclaritocasiblancok argazkigintza ulertzeko era berezi bat dauka eta hori igortzen du bere imajinen bidez. Master class honetan sormena, imajina hartzea eta argazkiaren prozesatzea landuko ditugu, bila gabiltzan emaitza lortu arte.
MASTER CLASSAREN PROGRAMA
Larunbata 25, 09:00tik 13:30tara
Goizeko jardunaldi honetan, Thais-ek bere argazkigintza ibilbidea, erabiltzen duen ekipoa, lan egiteko era, eta bere inspirazio diren lanean dituen eraginak azalduko dizkigu.
Bestalde, ariketa praktiko bat egingo dugu berak ekarriko dituen eguneroko bizitzako elementu batzukin, eta guztion artean pentsatuko dugu nola egin argazki bat elementu horiekin, sormena lantzeko.
Larunbata 25, 15:00tatik 20:00tara
AzulClarito CasiBlanco ren saio konkretu bat ikuskatzen hasiko gara, konkretuki trenbidean dantzari batekin egindakoa, eta egilearekin saio bat egiterakoan jarraitzen duen sortze-prozesu eta estrukturan zehar joango gara.
Tailerrean dantzari profesional hori izango dugu, eta ondorengo ariketan argazkiak egiteko aukera izango dugu:
-
Lehenengo, bertaratutako bakoitzak bi argazki zirriborro egingo ditu modelo honekin.
-
Aurrez pentsatutako bi argazki horiek egingo ditugu modeloarekin Donostiako kaleetan.
- Argazkiak editatuko ditugu Lightroom-en.
Baina, nor da AZULCLARITOCASIBLANCO?
Bere webean ikusi daitekeen bezela: ”badaude mundua hau egunero aldatuko balitz bezela begiratzen duten pertsonak”
Eta, Thais horietako da. Monotoniaren eta ohikoaren beloa zeharkatzeko gai diren begiradak daude, dimentsio ezberdinetan mugitzen diren begiak eta besteok ikusten dugunaz haratago ikus dezaketenak.
Zaila da AzulClaritoCasiBlanco-ri buruz hitzegitea eta bere argazkiek sentitu arazten dutena aditzera ematea, eta horregatik bere lanarekin bat datorren metafora bat erabiliko dut. Beti imajinatu dut bere burua prisma bat bailitzen, ertzak bere buruko inguru korapilotsuz ordekatuz. Hasiera batean argia besterik ez dela dirudiena beste zerbaitetan bihurtzen da, bere sormena sorkuntza masibo arma da, historiak kontatzen dituen argiz eta itzalez betetako ortzadar bat.
Ezer ez da ikusten dugun bezelakoa, gure inguruko erralitatea gure zerebroak imajinatzen duen imajin bat da, zakurrek ezberdin ikusten dute eta inurri batek ziurrenik munduaz pertzepzio ezberdin bat izango du, guri ulertzea ezinezkoa litzaigukeena. Thais-ek juxtu horixe lortzen du, mundua ikusteko era aldatzea, bere argazkien bidez kolore, ke eta ezinezko testurez osatutako fantasi oniriko bat bezela sumatzea. Bere indarra hori da, edozein leku magiko bihurtzea lortzea, leiho bat eta aulki bat estudiorik onenean eraldatzea.
Thais AzulClaritoCasiBlanco da, salbuespenezko pertsona dohain miresgarri batekin, besteek ikusten duguna baino mundu politagoa ikustearena eta hori guztiekin partekatzea. Bere argazkigintza ezagutzen dudan berezienetakoa da eta gainera bere laguna izatearen zortea daukat, eta bere begiradaren bidez ikusi ahal izatea da, agian, eskatu daitekeen opari onenetakoa.
Joy Zamora Roldán – Argazkilaria, ameslaria eta batez ere laguna
Egileari buruzko informazio gehiago: http://azulclaritocasiblanco.es/
DIRU LAGUNTZAILEAK: