MANUEL VIOLA.

BEHATUA IZATEKO BEHATU

Sortu ala imajinak lapurtu? Argazkilari modernoaren zalantza sakona da. Bruce Gildenek, Magnuneko argazkilariak, urte asko daramatza baimenik gabe argazkiak egiten, New Yorkeko kalean oinez doazen pertsonen aurpegian flash argi biziak eraginez, itxuraz batere arazorik gabe. Alderantziz, Richard Kalvar, Magnunekoa hau ere, baimenik eskatu gabe inorri argazkirik ez egiteaz harro dago, besteren baimenik gabe egindako vouyerismoa biolentzia era argia dela baiteritzo.

NIre arazo pertsonala argazkia atera zaionaren baimenaren formaltasun esplizitua baino haratago doa; imajina sortzen duenaren eta bertan ageri denaren arteko isileko konplizitatea da.

Norbera behatua sentitu arazteko behatzea argazkilari bezela bila nabilenaren interpretazioaren eztanda-eragilea da. Jakin-minak bultzaturik, gerturatzeak pertsonarengan eragin eta une esanguratsuak sortzen ditu, lehen begiratuan ikusezina dena, eta askotan arima biluziak erakustarazten dituena. Orduan, baimena eskatu edo ez gutxienekoa da.

Argazkilariaren misioa uneen sortzailearena bezela kontzebitzen dut, historia pertsonalena, garrantzi handiagorik gabe, ez ustekabean une egokian egoteagatik, baizik eta eszenak era naturalean gertatzea sortarazteagatik, besteen existentzia inbaditu gabe. Nola? Ba ez nuke esango era errazean, baina bai, ezer behartu gabe izan beharko lukeela: isiltasunean begira dagoenak sortarazten duen ekintza hutsarekin, isiltasunetik, parte hartu gabe, soilik begira.

Behatuaren konplizitatea eskatuz behatzen da, behatzailea bere obraren bidez berriro behatua izatea bihurtuz. Ez, ez da hitz joku engainagarri eta bihurritua, hasieratik denek parte hartzen duten zirkulu bertutetsua baizik, emozioak armonian jarriz. Argazkilariaren isilpeko zuzendaritzapean, borondateak menderatu gabe, pertsonak zuzentzeko gai da beraien esentzia interpretatzeko eta beraien benekotasunaren aktore bihurtzeko, norberangandik sentimendu sakonen espresioa ateratzen duena.

Argazkilariak ezartzen duen jokaera sekuentziak, jadanik ezagutza inkonsziente bezela onartuak, sortu eta ondoren jaso egiten ditu, tomarentzako asmatua bezain erreala den une zehatza aukeratuz. Ondoren, dena une zehatzean dagoenean, argazkilariak, menperapen teknikoa duenak eta ondoren ikasitako guztia ahazten duenak, bere sormena arau moral bakar batek arauta ezartzen du: dena benetan gerta dadila.

Ondoren, behatua izatetik sortutako lana berriro besteek behatuko dute, bertan atzeman nahirik benetakoa izan den bakarra, edozeinen begietan bertute handiena egiazaletasuna duen historia kontatzea izan dela.

Imajinean inork atzeman ezingo duena da han norbait behatzen egon izan ez balitz, inoiz ez zitekeela gertatuko.

Manuel Viola

Laguntzaileak:

thumbnail_Logo HLA-ASISA-01

 thumbnail_Logo HLA-ASISA-02

____________________________________________________________________________

Autorea eta bere lanaren informazio gehiago:  http://www.manuelviola.es/

viola eusk

mapa localizacion viola

footer viola