MAIDER KUADRA

Azalpen historikoa, teknikaren erakustaldia, kolodioi materialaren erabilerak. Ferrotipoak egitea.

Maider Kuadra.

Nire argazki-proiektuak iragankor eta ukierazi buruzkoa da, batez ere, oroitzapenak, iragana, ametsak edo bizitza eta heriotza.

Nire lanetan ezer ez da ustekabekoa, gauza, leku, objetu eta egoera bakoitzaren edertasuna eta melankoliaren bila ibiltzen naiz. Horretarako, ondoren irudikatzen ditudan bozetuekin egiten dut lan. Nire lan gehienak txuribeltzean dira edota teknika alterntiboekin lortuak, beti ere mundu tradizionala mundu modernoarekin lotu nahiean. Guzti horrek ametsetako eta alegiazko mundura eramaten nau.

 

NIRI BURUZ:

Nire buruari buruz pixkat hitzegin nahi dizuet, ezagutu nazazuela eta gure ametsak elkarrekin gauzatzeko geldi gaitezen bidea eman nahi dizuet.

Lehenengo esan nahi dizuet txikitatik izan dudala nik gauzak nola bizi nituen erakusteko beharra, eta horretarako nuen erarik onena eta erosoen sentitu arazten ninduena argazkigintza izan da, egile argazkigintza (edo hobeto ezagutzen duzuten argazkigintza artistikoa).

Nire barneko mundua, nire oroitzapenak, nire haurtzaroa, nire ametsak eta besteenak, atentzioa deitzen didaten gauzak, magia,,,gauzen edertasuna, nahiz eta hasieran ez iruditu gauza txikienean ere aurkitzen dugu edertasuna. Begiratzen jakin behar da. Guzti hau erakutsi dut urteetan zehar nire erakusketetan eta horiekin erlazionatutako tailerretan.

Denborarekin ikasi dut mundu pertsonal hori zuen oroitzapenekin bat egiten.

Hori bai, guzti hau imajinatuko duzuen bezela nire pasio guztiak, argazkia eta natura konbinatuz.

Orduan, zuen ideiak oso zoroak edo oso barrukoak izan arren, niri kontatzeko zalantzarik ez eduki, ziur ideia askorekin bat gatozela. Denok dauzkagu kontatzeko moduko istorioak eta ni izan naiteke horiek egi bihurtzen dituen pertsona. Utz iezadazue

 

colodion Rollei