FALANDO EN PRATA

Falando en Prata erakusketaren inaugurazioa, esklusiboki pelikulekin ateratako eta teknika analogikoekin kopiatutako argazki egile batzuen argazkiekin. Gaur egun kalitate handiko kamarengan eta oinarri analogikoetan konfidantza duten egileei aintzastepena da, hau da baliabide gisa pelikula dutenei.

 

FALANDO EN PRATA MANIFESTUA

Duela urte pare bat berriro argazkigintzarekin hasi nintzenean, arrazoi ezberdinak zirela medio duela urte batzuk alde batera utzita neukana, izozgailuan neuzkan produktu gutxi horiek jadanik kadukatuak zeudela ikusi nuen.

Betiko dendara joan nintzenean errebelagailuak, pelikulak, papera, etab. erosteko asmoz, dendariaren harridura edota aurpegi dibertigarria aurkitu nuen, bere aurrean gerripeko bat jantzita eta eskutan makila zuen bat ikusi balu bezela. Noski gelditzen zitzaion materialea saltzen saiatu zela baina nirea baino kadukatuagoa zegoen, ez baitzeukan hozkailuan gordeta ere.

Irtenbidea Interneten ikertzea izan zen. Han aurkitu nuen Asturiasen kokatutako enpresa baten web ataria (Foto R-3) zeinak denetarik zuen. Bestalde web honek CUFAE foroa zuen, ni bezela zaharkitutako argazkilarientzat. Bertan sartzean jakin nuen beste bat bazela, Imagen Latente eta ondoren beste bat garai hartan jaioa, Formato Medio.

Segituan hiru foroetan apuntatu nintzen eta elkarrizketa, eztabaida eta debate tekniko eta artistikoetan aktiboki parte hartzen hasi nintzen, jarraipen irtenbiderik gabe gertatzen zirenak.

Bapatean nik estimatzen dudan berberarekin disfrutatzen zuten lagun birtual batzuz inguratua sentitu nuen nire burua: argazkigintza tradizionala,,,

Bestalde, Ourensen, duela 25 urtez geroztik ekintza bat antolatzen da, “Outono Fotográfico” (Argazki-Udazkena), azaroa eta abenduan Ourenseko geografia guztiko eta ondoko probintzietako, baita Portugalko ere, ehun erakusketa baino gehiago biltzen dituena.

Ourenseko Ateneoak, zeinan zuzendaritzan parte hartzen dudan, urtero Outono Fotográfico-rekin kolaboratzen du eta ni naiz Outono erakundearekin dugun koordinazio eta erlazioen arduraduna.

Ateneoan, ihazko Outono Fotográfico-rekin elkarlana planifikatzerakoan, Espainia guztiko argazkilariekin talde erakusketa egiteko ideia sortu zen.

Aurrez aipatutako foro horien bidez kide guztiekin kontaktatu nuen eta azkenean Espainia guztiko 38 argazkilaren partaidetza lortu genuen.

Baldintza, argazki guztiak teknika tradizional edo historikoekin eginak izatea zen.

Hortik “Falando en prata” (zilarrez hitzegiten) izenburua, metal noblea, argazkigintza tradizionalaen elementu fotosentikorra.

Ondoren, Nicolás Cancioren ekimenez, erakusketak ibiltaria izan beharko zukeenaren ideia landuz joan ginen, eta horrek Asturiasera ekarri gintuen, “Zilarrez hitzegiten”-en lehen geltokia, erakusketa jasoko duten egoitza ezberdinen arteko ibilaldian: Gijón, Vitoria, Santiago de Compostela, Alicante, Arroyomolinos, Madrid.

Nire argazki-proiektuak iragankor eta ukiezinari buruzkoa da, batez ere, oroitzapenak, iragana, ametsak edo bizitza eta heriotza.

Nire lanetan ezer ez da ustekabekoa, gauza, leku, objetu eta egoera bakoitzaren edertasuna eta melankoliaren bila ibiltzen naiz. Horretarako, ondoren irudikatzen ditudan bozetuekin egiten dut lan. Nire lan gehienak txuribeltzean dira edota teknika alterntiboekin lortuak, beti ere mundu tradizionala mundu modernoarekin lotu nahiean. Guzti horrek ametsetako eta alegiazko mundura eramaten nau.

 

falando convocatoria eusk