ALTXORRAREN BILA

ALTXORRAREN BILA argazki ibilaldi bat da, non Donostiako Alde Zaharreko eta inguruneko zenbait bitxikeri ezagutzeko aukera izango dugun.

Partaide bakoitzak ibilaldi desberdina izango du, eta 9 arrastoz osatuta egongo da. Haurrak arrasto hauek argitu beharko dituzte eta hauen bitartez, interesgarria edo kuriosoa den zerbait dagoen lekura iritsi eta hari argazki bat egin geharko diote.

Arrasto edo “pista” hauek, izango dute mamia: ez da bakarrik argazkiak egitea, pentsatu eta galdetu ere egin beharko da!!

Zatoz hiria beste ikuspuntu batetik ezagutzera!!!

 

Oinarriak  

  • Altxorraren bila ekintza Donostiako Alde zaharrean ospatuko da, 2016ko ekainaren 19an, goizelo 10:00ak eta 13:00a bitartean.
  • Bertan 8 eta 14 urte bitarteko haurrek parte hartu ahal izango dute.
  • Ibilbidean zehar haurrek gure hiriko historiaren bitxikeria batzuk jaso ahal izango dituzte beraien kamararekin.
  • Altxorraren bila ekintzak dibertigarria eta hezigarria izan nahi du. Trebetasuna eta irudimena beharko dira, eta une batzutan galdetzea ere beharrezkoa izango da.
  • Ibilbidea Gipuzkoako Argazkilari Elkartean hasiko da.
  • Arrasto bakoitzean pertsona arduradun bat egongo da, behar bezala identifikatua, haurrei laguntzeko, behar izanez gero.
  • Bilaketaren hasieran memoria txartela hutsik egongo da.
  • Argazkiak kalitate handienarekin ateratzea gomendatzen da.
  • Behin altxorra aurkitutakoan, Gipuzkoako Argazkilari Elkartean deskargatuko dira argazkiak.
  • Aurkitutako arrasto bakoitzeko hiru argazki baino gehiago ezingo dira aurkeztu. Ondorioz,  gainontzekoak, baleude, ezabatu egingo dira.
  • Ekainaren 27an, astelehena, 19:30tan, Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko ekintza aretoan argazkiak proiektatuko dira. Ekintza honetan partaideen artean oparia zozketatuko da

Izen ematea:

  • Ondorengo formularioaren bitartez, Gipuzkoako Argazkilari Elkartean, k/San Juan  27 (Paseo Berriaren izkinan), 17tatik 20tara, astelehenetik larunbatera, eta Altxorraren bilaketa egun berean, 9tatik 10:30tara.
  • Izen-ematea e-mailez ere egin daiteke: sfg@sfg-ss.com
  • E-mailez izena emateko azken eguna, ekainaren 16a, osteguna da.
  • Parte hartzea debaldekoa da

BOTON IZENA EMAN

tesorolugareusk

 

LAGUNTZAILEA:

Logo BM

 

footer tesoro2